Udal Aholkularitza Bulegoa

Telekomunikazio sareen kudeaketa eta burujabetzarako bidean laguntzeko, aholkularitza bulego bat ireki dugu. Telekomunikazio burujabetzarako bidea ez da erraza; hau dela eta, bidelaguntza programa bat eta honi lotutako aholkularitza ematen hasi gara. Telekomunikazio sare askeak eraiki eta konektibitate arazoak konpontzeko arloan laguntza tekniko, legal, administratibo eta juridikoa eskaintzen dugu.

Leku eta udal ezberdinetan jardun dugu telekomunikazio azterketak egiten eta arazoei konponbideak ematen. Bidean ikasitakoak beste udal eta eragileei laguntzeko prestatu gaitu.

Bidelaguntza prozesua

  1. Egoera — Herriko egungo egoeraren azterketa
  2. Beharrak — Herriko telekomunikazio beharren azterketa
  3. Egiturak — Udalak dituen azpiegituren jabetza azterketa
  4. Herritarrak — Erabiltzaile, herritar eta elkarteekin bilerak
  5. Proiektua — Proiektuaren idazketa eta finantziazio bilaketa
  6. Gauzatzea — Proiektua gauzatzen eta emaitzak ikusten hasi!

Gurekin harremanetan jartzeko, idatzi aholkularitza@abaila.eus helbidera edo deitu gure arreta telefonora: 943 569 296.